Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
5:47 am,
temperature icon 12°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Ainke · Bukaera baten hasiera

Imanol Erdoiza

· Durangoko Ainke taldeko baterijolea da

Ainke taldea 2022ko urtarrilean sortu zen. Aurretik, BPP eta 26:11 taldeetan ibilitako musikariekin osatzen da hirukotea: gitarran Gorka Cabello, baxuan Victor Durán eta baterian ni neu, Imanol Erdoiza.

Estiloari begiratuz, ez gara esparru bakar baten sailkatzen, melodia geldo eta pisutsuek zein erritmo bizkorren nahasketak egiten ditugu. Horregatik rock alternatibo estiloa lantzen dugula esan dezakegu.

Gure burua aurkezteko modu interesgarri bat, disko bat grabatzea izan zen. Horretarako, kamisetak saldu genituen eta ateratako diruarekin 2022ko udan, Imanol Jareñokin zortzi kantuz osatutako Geroa diskoa grabatu genuen entsegu lokalean. Lehenengo lana Durangoko jaietan eta hainbat gaztetxe zein jaietan aurkezteko aukera izan dugu.

Nobedade moduan, abenduaren 23an Bukaera baten hasiera single-a kaleratu genuen sare sozialetan, bideoklip eta guzti. Hemendik aurrera kontzertuak jotzeko eta sortzen jarraitzeko ilusioarekin gaude eta horretan jarraituko dugu.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu