Ostirala,
2024ko Uztailak12

MugaKultura

loader-image
Durango
10:43 pm,
temperature icon 17°C
Humidity 91 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Abadiñoko Gaztetxearen 21. urteurrena

Txaber

Txaber Altube

Datorren urriaren 23an 21 urte beteko dira 1998an abadiñar gazteak antolatu eta Galindez jaunaren kotxera zena birjabetu zutenetik.

Gaur ere gazteria langilearen antolakuntzan dihardugu Abadiñoko Gazte Asanbladak, herrian jardunez baina beti ere ikuskera orokorrarekin, Euskal Herriko beste zenbait gazte asanblada eta eragiletako neba-arrebekin bat, geure burua langile boterearen eraikuntzan berretsiz.

Galtza bete lan dugu oraindik, baina arduragabekeria litzateke aurrez eginiko lana ahaztea. Horregatik, merezi duen eran ospatuko dugu aurten ere Abadiñoko Gaztetxearen okupazioaren urteurrena. Gusto handiz osatu dugu urriaren 23tik 27rako egitaraua gaztetxearen ezinbesteko euskarri izan zareten, zareten eta izango zaretenontzat.

Segi dezagun orpoz orpo lanean.

gazte

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu