Osteguna,
2024ko Azaroak07

MugaKultura

loader-image
Durango
5:13 am,
temperature icon 12°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

A3 · Eta, agintariek? Zer egin dezakete eurek euskararen alde?

Marijo deogracias

Marijo Deogracias

· Marijo Deogracias kazetaria da

Zer egin dezaket nik euskararen alde? Burua asko apurtu barik: erabili! Zertarako da hizkuntza ba, ezbada erabiltzeko! Baina, nik, Marijok, egin dezakedana al da auzia? Ez ote da garrantzitsuagoa galdera bota duenak egin dezakeena?

Bale, norbaitek aurpegiratuko dit retorikoa dela galdera; gizartea, norbanakoak, aktibatzea dela galderak bilatzen duena. Baina, berriro diot: guk, herritarrok, indibidualki erantzun behar diogu galderari?

Izan ere, euskararen aldeko jarrera erakusteari ondo deritzot; are gehiago, “guayismo” zantzu ezinbestekoa da, batez ere abenduaren 3an. Eta, bai, euskararen alde egiteko, jarduteko, pentsatzeko, ekiteko, behar den lehenengoa horixe da: predisposizioa.

Baina, gauzak zer diren: horrekin ez da nahikoa!

Ez du balio euskararen alde egingo dugu esatea eta euskaraz aritzen diren komunikabideei zuzendutako diru-laguntza publikoak murriztea.

Ez da onargarria administrazioa euskalduduko dugu esan eta euskara aintzat hartzen ez den lehiaketa publikoa deitzea.

Ez da ulertzen euskararen kontrako kanpainarekin hauteskundeetan botoak irabazi nahian aritu den alderdi politikoaren sustengua bilatu nahi izatea, ustez, gobernagarritasuna bermatzeko.

Ez da normala lehendakariari kargua hartu duenetik irrati eta telebista publikoan egiten zaion lehenengo elkarrizketa ez izatea euskaraz, gaztelaniaz baizik.

Zerrenda bere horretan utziko dut, euskararen egun osoa eta gehiago beharko bainituzke egin beharko liratekeen eta egiten ez direnak zenbatzen.

Hala ere, EAEko erakundeek (Eusko Jaurlaritza, diputazioak eta udalak), alderdi politikoek, komunikabideek, kulturarako profesionalek, pertsonaia ezagunek, enpresek, sindikatuek, unibertsitateek, museoek, kirol-taldeek eta lehen mailako kirolariek 2016ko Euskararen Nazioarteko Egunean sinatu duten adierazpenarekin bat natorrela esatea dagokit. Bai, nik ere nahi dut gure hizkuntza ofizialen arteko berdintasuna lortzea. Gure hizkuntza biak, goian frantsesa eta euskara, gaztelania eta euskara behean, berdinak izatea, bai eskubideetan, bai betebeharretan. Ni ere ados nago “hizkuntzen arteko berdintasun soziala” aldarrikatzen. Baina horretarako, ezinbestean, hizkuntza biek izan behar dute aitortza bera, tratu bera, errespetu bera, errekonozimendu bera.

Publizitatea

Banner Berriz

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu