Asteazkena,
2024ko Urriak16

MugaKultura

loader-image
Durango
10:41 am,
temperature icon 19°C
Humidity 92 %
Ráfagas de viento: 53 Km/h

Goiuriako ermita

Eñaut Aiartzaguena Bravo

Ezagun da Goiuriako ermitan Iurretako eta inguruko herrietako hainbat pertsona eskalatzen ibili izan garela. Jarduera horren kontrako kritikak ere irakurri izan ditugu esparru batzuetan. Batzuk kontra, beste batzuk alde eta beste asko ez batera ez bestera.

Goiuriako ermitaren jabetza inguruko etxejabe ezberdinen artean partekatzen dute eta orain arte ez dute batera edo bestera egiteko erabakirik hartu eta gauzak horrela eskalatzaileok aukera ederra izan dugu gure zaletasuna praktikatzeko. Beti ere ingurua zainduz (makinatxo bat aldiz batu ditut inguruan norbaitek utzitako pipa paketeak, botilak, edalontziak…) eta ermitak suposatzen duen ondarea jagoteko eskalatzaileok kritikatzen gintuztenei jaramon apur bat eginez, harriak, hormak, leihoak… ahalik eta ondoen zainduz.

Pasa den astean, baina, ermita prezintatuta aurkitu zuela kontatu zidan lagun batek eta han eta hemen horren inguruko zergatiaz galdetuta hara non jabeek hartutako erabakiaren arrazoia. Burugabe batzuk ermitako teilatura igo eta bertan aritu ziren hara eta hona. Teilatua egoera txarrean egonik, eta ezer pasaz gero ardura beraien gain eroriko zela ikusirik, jabeek inguruak prezintatzeko erabakia hartu zuten. Zer esango dut bada, erabaki guztiz logikoa eta ulergarria.

Berriz ere, beren ekintzen ondorioez hausnartu gabe jokatu duten batzuek ederto izorratu gaituzte beste asko. Iurretan ez da hainbeste maite dugun kirol hau praktikatzeko beste espaziorik gelditzen eta udaleko aurrekontu partehartzaileetan hainbatetan proposatu dugun arren ez da oraindik aurrera atera. Nik neuk udalari egin nahi nioke dei kirol hau modu seguruan praktikatzeko azpiegitura bat sortzea aurreikusi dezan. Azken batean eskaladak, ohitura osasuntsuak, laguntasuna eta inguruarekiko errespetua sustatzea baitu helburu. Oso balio garrantzitsuak guztiak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu