Urte amaierako lores. Ultimus flos anni

MAITE ATUTXA
Ingurua aldatu egin da
bihurtuz gris opakoa,
eta lausotu egin dira
distirak udakoak.
Askotan eremu lanbrotsuetan
ez da eguzki izpirik agertzen
eguna zabaldu gabekoa
eta laburragoa emanez.
Loreren bat baino ez da geratzen
harri koskor baten azpian,
eta haizeetatik babestua
aurkitu duelako etxe atsegina.
Ateratzen ditu lotsakor
petaloak distiratzera,
eguzkitsuak diren
udazkeneko egunetan.
Saiatu egingo da bizirauten
egun hotzak, zoritxarrekoak,
egun luzeekin amets egiten,
…argiak, beroak eta urre-kolorekoak!