Ostirala,
2024ko Urriak11

MugaKultura

loader-image
Durango
2:28 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 35 %
Ráfagas de viento: 21 Km/h

‘Kalera kalera’ bakea eta askatasuna irabazteko!

Gorka Fraile Mugalari

Gorka Fraile

· Badajozeko espetxeko Euskal Preso Politikoen Batzarraren izenean

Badajozeko espetxean gauden euskal preso politikoak, abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra bitartean Usurbilen bututuko den «Kalera kalera’ bakea eta askatasuna irabazteko!» ekimenarekin bat eginez idatzi hau ahalik eta jende gehienari iristaraztea erabaki dugu.

2016 urtean zehar honako ekimenak burutu ditugu espetxean:

-Urtarrilaren 9-10 asteburuan Bilbon presoen eskubideen alde antolaturiko manifestazioarekin bat eginaz, bisitaldien greba burutu genuen.

-Otsailaten 17 eta 18an itxialdia burutu genuen gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko eta otsailaren 20an arrazoi beragatik baraua egin genuen. Bi eguneko itxialdiagatik espetxeak zigorra ezarri zigun.

-Azaroaren 18an espetxeak banatzen duen janariari uko egin genion, gaixo dauden presoek pairatzen duten egoera salatzeko.

-Abenduaren 10ean, «Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna» zela baliatuz, baraua egin genuen dispertsioak gure senide eta lagunengan , eta gugan dituen ondorioak salatzeko.

-Urte osoan zehar, hilabeteko 3.ostiralean espetxeak banatzen duen janariari uko egiten diogu kolektiboko kide askoren aurka ezarri diren zigor neurrigabeak salatzeko.

-Urte osoan zehar hilabeteko azken ostiralean gure senide eta lagunek herrietan presoen alde burutzen dituzten ekimenekin bat eginez, espetxeak banatzen duen janariari uko egiten diogu.

-Urtarril honetan ere 14-15 asteburuan, presoen eskubideen alde burutuko den manifestazioarekin bat eginaz, bisitaldi greba burutuko dugu.

-Guzti honetaz gain, espetxean egunerokotasuna duintasunaren parametrotan kokaturik bizitzen ahalegintzen gara. Espetxean borroka tresna baliogarri bat den bezala, berdi behar dugu kaleko elkartasuna eta beroa bizirauteko, eta horregstik, kalekoei dei egiten dizuegu euskal preso politikoen alde burutzen diren ekimen ezberdinetan parte har dezazuen (gertukoena aipatzeagatik, urtarrilaren 14an Bilbon burutuko den manifestzioa) eta baita bestelako elkartasun bitartekoak bilatu ditzazuen ere.

Mesedez zabaldu ezazu idatzi hau zure inguruan. Aldez aurretik guztiagatik mila esker eta jaso ezazue gure partez besarkada iraultzaile eta estu bat.

Euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira! Amnistia! Independentzia!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu