Asteazkena,
2024ko Urriak16

MugaKultura

loader-image
Durango
9:36 am,
temperature icon 19°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 52 Km/h

2020a hasi dogu, gogotsu, indartsu eta euskaraz

Mireia eLKOROIRIBE

Mireia Elkoroiribe

· Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko presidentea da

2020a hasi dogu, gogotsu, indartsu eta euskaraz. Bai, euskaraz hasi dogu urtea. Izan ere, hau da Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak hartu duen erronka bat urte berri honetarako.

Urte berriarekin batera Plan berria ere heldu zaigu. ESEP izeneko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaz ari naz.

Euskararen erabilera handitzea da plan honen helburu nagusia; izan ere, azken urteetan ezagutzak gora egin duen arren erabilera ez da neurri berean hasi; beharrezkoa da beraz, horretan eragitea. Helburu nagusia ipar hartuta, plangintza berria hiru helburu estrategikoren inguruan antolatua da, eta horietako bakoitza lortzeko esparru konkretuak landuko dira:

· Euskararen jabekuntza: familia bidezko transmisioa eta euskalduntze / alfabetatzea

· Euskararen erabilera: indarra batez ere kirol esparruan eta arlo sozioekonomikoan

· Euskararen elikadura: arreta kulturgintzan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan Mankomunitatearen planak Udalek egiten duten lana osatu egiten du, eskualdeko ikuspegia gehituz. Hori horrela, plana egitasmo konkretuen bidez gauzatzen da eta tresna potenteak dauzkagu horretarako.

Adibidez, Durangaldeko Berbalagun. Programa honek, lotsa eta konplexuak alde batera utziz, euskaraz bizi ahal izateko bideak eraikitzen ditu, euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen die euskal hiztunei (bai zahar eta bai berriei).

Horretarako, Durangaldeko Berbalagunek programazio eskaintza zabala prestatu du 2020. urte honetarako, berrikuntzaz betea. Mendilagun proposamena dugu horren adibide: euskarari gune eta testuinguru gehiago eman asmoz sortu da aurten programa eta euskara praktikatzearekin batera, turismoa egin eta gure inguruko parajeak ezagutzeko aukera zoragarria ematen du.

Familian euskaraz olgetan da bultzatzen dugun beste programa arrakastatsu bat. Programa honen helburu nagusia euskararen familia bidezko transmisioa lantzea da. Horretarako, 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzen zaizkie.

Gazteei begira, #KLAK proiektua daukagu martxan. Honen helburu orokorra Amankomunazgoko udalerrietako gazteen artean, 16-18 urte, euskararen erabilera bultzatzea da.

Bestalde, badago aurten bereziki landu nahi dugun arlo bat, kirola. Kirolaren esparruko jardueretan euskararen presentzia eta erabilera sendotu nahi dogu. Horretarako emango dugun lehen pausua gure kirol instalakuntzetan diagnosi bat egitea izango da. Diagnosi horretatik abiatuz, hutsuneak, beharrak zeintzuk diren identifikatu eta eskuhartze bat diseinatu eta aurrera eramatea da gure asmoa, euskararen erabilera bultzatzeko asmoz.

Guzti horretaz gain, Euskaraldia ere berriz izango dogu hemen. Duela bi urte izandako arrakastaren ondoren, aurten ere ahobizi eta belarriprest ibiliko gara. Eskualde mailan ahalegin berezia egingo dugu enpresa eta entitateak ere dinamika honetara batu daitezen, eta hartu-eman hori aprobetxatuz, saiakera egingo dugu elkarlanerako bideak landu eta aurrera begira ere eskualde mailan euskara sustatzeko aliantzak sortzeko.

Azkenik, aipatu beharra dago aurtengo erronka garrantzitsuenetako bat erakunde barruko euskararen erabileran aurrera pausoak ematea izango dela. Horretarako, erakundearen Erabilera Plana (EP) prestatzen ari gara. Plan horren helburu nagusia Amankomunazgoan bertan euskararen erabilera areagotzen jarraitzea izango da; bai herritarrei ematen zaien zerbitzuan, bai erakundearen barruko funtzionamenduan ere.

Durangaldean euskararen erabilera bultzatzeko erronka polita daukagu esku artean. Ahobizi edo belarriprest, danok euskararen alde egiteko prest.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu