Asteartea,
2024ko Azaroak12

MugaKultura

loader-image
Durango
1:46 am,
temperature icon 13°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

‘1937ko Martxoak 31’ batzordeaz

Andoni Barreña

Andoni Barreña

Joan den abenduaren 28an Durangok gerran eta diktaduran jasandakoaz Udalak erakunde-adierazpena onartu eta jendaurrean aurkeztu zuen, nolabait, Udalak herri-ekimenaren babesean sortu diren elkarteekin batera oroimena ez ahanzteko eta erantzukizunak eskatzeko egin nahi dituen ekitaldi eta ekimen-sorta koordinatzeko eta bultzatzeko (http://www.durango1936.org/eu/albisteak/frankismoaren-biktimei-gorazarrea-berrizen-irailar).

Interesgarria da Udalak onartu dituen bost puntuak arretaz irakurtzea: 1) Atxikitzea Buenos Aireseko 1. Epaitegian jarritako auzi-jartzeari, bonbardaketa faxistek eragindako hildakoak, zaurituak eta kalteak salatzeko. 2) Erraztea Argentinako auzi-jartzeari atxikitu nahi diren frankismoaren kaltetu durangarrei izapidea bideratzea, horretarako informazio eta aholku-bulegoa zabaldurik. 3) Laguntzea diruz eta lege-aholkularitza emanez Durango 1936 Kultur Elkartea, honek dagokion epaitegian bonbardaketen erantzuleen aurka jarriko duen auzi-jartzearen tramite guztietan. 4) Elkarlanean jardutea Durango 1936 Kultur Elkartearekin aipaturiko auzi-jartzerako beharrezko diren lekukotasunak jasotzen eta bideratzen. 5) Batzorde berezia sortzea Durangoko Udalaren babesean, datorren 80. urteurrenean Durangok jasan zituen bonbardaketak oroitarazteko antolatuko diren ekimen eta ekintza guztiak koordinatzeko, hori bai, faxismoaren kaltetuak edo errepresaliatuak izan ziren guztien ideologiak errespetatuz.

Hori guzti hori bideratzeko 1937 Martxoak 31 batzordea sortu du Udalak. Urtarrilaren 26an izan du lehen bilera, eta bertan EAJ, PSE-EE, EHBildu eta Herriaren Erabakia-ko ordezkariez gain, Gerediagako, Durango 1936, Ongi Etorri Rojave-Kovane eta Aranzadiko ordezkariak bildu ginen. (http://www.durango1936.org/eu/albisteak/1937ko-martxoaren-31-batzordearen-eraketa)

Batzordea eratzeaz gain, hurrengo bilera otsailaren 2an arratsaldeko 17:00etan izango dela onartu zen. Batzordea zabalik dago parte hartu nahi duten alderdientzat, elkarteentzat zein herritarrentzat. Bilera horretan bereziki jorratuko diren gaiak hauexek izango dira: a) bonbardaketaren 80. urteurrena oroitarazteko antolatu daitezkeen ekitaldiak eta ekimenak aurkeztea, eztabaidatzea eta zehaztea, b) hemengo epaitegietan bonbardaketaren erantzuleen aurka jarri nahi den auzi-jartzearen inguruan informazioa hartzea eta aurrera-pausoak ematea.

Durango 1936 Elkarteak zera pentsatzen du, heldu dela garaia gaiari tinkotasunez heltzeko. 80 urte pasatu dira Durangoko herritarrek jasan zuten bonbardaketa eta metrailaketa genozidak 300etik gora hildako eta herriaren txikitzea eragin zituztenetik eta ez du inork barkamenik eskatu,  ez du inongo justizia-epaitegirik basakeria hau ikertu, ezta ikertzeko agindurik eman. Haatik, erantzukizunak eskatzeko asmoz kereila edo auzi-jartzea erabaki dugu, ahal den neurrian behintzat. Udalak babesa eman digu. Orain herritarren babesa behar dugu!

mugalari banner

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu