Astelehena,
2024ko Abenduak30

MugaKultura

loader-image
Durango
6:07 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

NEREA GASTON · Zergatik aukeratu dut argazki hau?

 

Durango. © DURANGOKO MUSEOA

Nerea Gaston (Durango, 1995) Arte historialaria da
Zergatik aukeratu dut argazki hau?

«Argazki hau oroimena aktibatzen duen horietakoa da. Ez da bakarrik zuri-beltzean dagoen antzinako argazki honetan ikusten den guztiarengatik, baita gaur egun ikusi ezin denagatik ere bai. Gure begien aurrean etengabe hazten eta aldatzen ari den mundu bat dugu eta horren islada da irudi hau. Batzuetan beharrezkoa da denboran atzera egitea, argazki baten bidez bada ere, behin izan zena eta orain ez dena miresteko, behin izan genuenaz eta orain ez dugunaz jabetzeko. Mugitzen ari den tren hori bizitzaren metafora bat da, hain azkar pasatzen dena, non batzuetan ez baitu denborarik ematen hura ikusteko eta balioesteko».

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu