Arriendarren artista sena belaunaldi gazteetara heldu da
Adinez nagusi den pertsona baten lana zela pentsatu genuen hasieran, Nerea Arrienena. Baina amari ilustrazioa eskatu genionean, gure harridurarako, semearena zela esan zigun.
Bost urteko Luka Garikano Arrienek egindako lana gure argazkien galerian egoteak merezi duela uste dugu. Gainera, erdi donostiarra erdi lekeitiarra den gaztea horrelako lanak egiten jarraitu dezala animatu nahi dugu. Eta zorionak familiari artista sen garrantzitsuak batzen dituelako! Biba zuek!