Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:41 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

2014 | ‘BOX’, Iñaki Mendizabal Elordi

MENDI

Iñaki Mendizabal Elordi
MENDI

«Boxeoa da edan bako mozkorra, Sisiforen harriarekin maiteminduta egotea; boxeoa da zazpi bizitza ditu katuak, egia eta gezurra, biak kolpe berean lotuta; boxeoa da besarkatu eta bakarrik gelditzea, ezbaian itota; boxeoa da etorri nirekin, egon alboan, ez dut inor behar, zurekin gaude bakardade absolutuan; boxeoa da kontrara joatea, errealitate intimo bat, kurutze bat zure zerumugan; boxeoa da gorputzaren ezagutza, gibela, saihetsa, giltzurrunak, begiak ezerezean; boxeoa da zarata, patibuloa, zerua zoruan, valkiriak ringaren zeru-sabaian zain, oroimina ondorengo egunetan; boxeoa da beldurra hiltzea ukabilka, idulki bat existitzen ez den gerlarien Parnasoan; boxeoa da antropofagoen banketea, eraberritu eta hil uneoro, etenbako autoborrokan”.

*Iñaki Mendizabal Elordi (Berriatua, 1968)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu