Elorrioko iraganera bidaia
Ibilbide honi esker, Elorrioko iragan historikoa ezagutu ahal izango duzu 7 geldialditan; iraupena ordubete eta erdikoa izango da, gutxi gorabehera. Ibilbidean zehar azalpen-panelak aurkituko dituzu, garai hartako Elorrio errazago ulertzeko eta irudikatzeko. Gozatu! 01 Kanpokaleko Atea NON? San Pío kalea Elorrioko hiribildua sortu zenean, defentsarako harresia eraiki zuten inguruan. Hasieran egurrezkoa bazen ere, iraunkorragoa eta sendoagoa zen harrizkoa […]