‘Garai biziarazi’ bonuak erabiltzeko denbora-tartea luzatzea erabaki du Udalak
Garaiko Udalak izurriteak kolpatutako Garaiko landetxearen eta herriko jatetxeen jarduera ekonomikoa sustatzeko asmoz, “Garai biziarazi” bonuak kaleratu zituen. Interesa izan duten herritarrek bonu hauek urriaren 31ra bitartean eskuratu ahal izan dituzte. Esan beharra dago, arrakasta handia izan dutela bonuek, jatetxeetara bideratutakoak iragarri eta egun gutxiren bueltan agortu ziren eta. Landetxearen ibilbidea laguntzera bideratutako gehientsuenak ere […]