Itxitura lanak egingo ditu Mallabiko Udalak frontoi-probalekuan, espazioko eraginkortasun klimatikoa hobetzeko
Hasieratik, Mallabiko frontoiko probalekua kirol tradizionalari lotuta egon da, batez ere idi-probei. Denborak aurrera egin ahala, ordea, haren erabilerak zabaldu egin dira, eta, horretarako, harrizko zoruan tarima desmuntagarri bat jarri zuen Udalak. Horri esker, espazioa beste kirol-jarduera batzuetarako egokitu zen eta gaur egun, instalazioak askotariko erabilerak ditu, hala nola gimnasiorako gunea, beharrezko ekipamenduarekin hornitua, eta […]