Igandean ospatuko dute Durangaldeko Txistulari Egunaren 70. ekitaldia Abadiñon
Martxoaren 15ean, San Jose bezperatan, Durangaldeko Txistulari Egunaren 70. ekitaldia ospatuko da Abadiñon. Ospakizuna berezia izango da, izan ere, herri berean egin zen lehenengo ekitaldia 1956. urtean, eta handik abiatu zen gaur arte iraun duen tradizioa. Ekimenaren sustatzailea Juan Lasuen zaldibartarra izan zen, “Zapaterue” ezizenez ezaguna, Alejandro Aldekoa txistulari handiaren ikaslea. Bere asmoa argia zen: […]






