ANTAPARA | Norbere begietan
Izaro Andres Han zegoen, egunero bezala, bere gelako leihopean. Isilik, egunero egoten zen bezala, ama lanetik noiz iritsiko zain. Leihoa zabalik, egunero bezala, euria edo eguzkia egin; horrela, ze eguraldi egiten zuen jakin zezakeelako leihotik at begiratu gabe. Itsasoa entzun zezakeen handik, eta noski, usaindu. Txoriak ere entzuten zituen, alde batetik bestera, handik hona, hemendik […]