Bizkaiko Arkeologi Museoak martxoaren 10era arte luzatu du ‘Goazen gudari danok…’ erakusketa ibiltaria ikusteko epealdia
Mugalari | Bizkaiko hiriburuan 3.000 bisitari baino gehiago izan ditu bi hilabete pasatutxoan Erakusketa Sabino Arana Fundazioak antolatu du, zenbait udalekin eta beste kultur instituzio eta erakunderekin elkarlanean. Ekimena 1936ko irailean Zirardamendi-Elgoibar frontean hildako gudari eta milizianoei —horietako asko bizkaikoak— gorazarre egiteko, oroigarrizko ekitaldi zenbaitek osatutako egitarau zabal baten barruan dago. Joan den abenduaren 18an […]