Idoia Buruaga izango da Elorrioko EH Bilduren alkategaia 2019ko udal-hauteskundeetan
Legegintzaldi honetan Elorrioko alkate lanetan egon ostean, Idoia Buruaga Barcena (Elorrio, 1981 urtea) izango da 2019ko Udal Hauteskundeetarako EH Bilduren hautagaia. Erronka berri honetarako “konpromisoz eta indarrez beteta” dagoela adierazi du Buruagak: “Martxan dauden proiektuak bukatu, beste hainbatekin hasi eta etorkizuneko amestutako Elorrio herritarrekin batera irudikatzen eta eraikitzen jarraitu nahi dut. Denontzako lekua izango […]