Elorriarren %76ak modu baikorrean baloratzen du Udalak legegintzaldi honetan eginiko lana
Elorriarren arazoekiko gertutasuna (%58ak ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’) eta zintzotasuna (%56k ‘oso ondo’ edo ‘nahiko ondo’) dira herritarrek hobeen baloratzen dituzten ezaugarriak. Udalaren gaineko balorazioa eta etorkizuneko proiektuetan herritarrek dituzten lehentasunak ezagutu asmoz, Elorrioko Udalak inkesta soziologiko bat jarri du martxan azken asteetan. Besteak beste, Udalak legegintzaldi honetan eginiko lana baikorki baloratzen du galdetutakoen […]