Durangoko Udalak nagusientzako etxez etxeko janari zerbitzua eskainiko du
Datorren urtetik aurrera, Durangoko Udalak 80 urtetik gorakoentzako etxez etxeko janari zerbitzua eskainiko du. Zerbitzua 65 urtetik gora duten eta menpekotasunen bat egiaztatuta duten herritarrek ere jaso ahalko dute. Udalak astearteko osoko bilkuran onartuko ditu zerbitzuaren prezio publikoak. Urteko egun guztietarako menua banatuko da, eta hauexek izango dira prezioak: bakarrik bizi diren eta pentsioa 800 […]