Agortuta ‘D txartela’ guztiak 72 ordu baino gutxiagoan
Durangoko Udalak aditzera ematen zuen atzo, 20:00etan Durangoko “D Txartel” guztiak agortu egin zirela. Bonoak astelehenean, abenduak 10, jarri ziren salgai eta inoiz baino lehenago amaitu dira. Izan ere, 72 ordu baino gutxiagoan 1.900 bonoak saldu dira, aurreko urteetan, aldiz, astebete iraun duten bitartean. Bonoa eskuratu dutenek 10 euroko deskontua jasoko dute Durangoko hainbat dendatan […]