“Durangaldearen ongizatea hobetzen jarraitzeko helburua” duten aurrekontuak onartu ditu Mankomunitateak
2019 urterako 6.501.514 euroko aurrekontua onartu du Mankomunitateak azken plenoan. Gobernu taldeak aurrekontuaren onarpena positiboki baloratu du “iaz egin bezala, urtea amaitu baino lehen onartu dugu, eta horrek urteko kudeaketa hobeto egiten lagunduko digu”. Hondakin Bilketa Zerbitzuari dagokionez, Presidenteak 2019rako asmo nagusienak azaldu ditu. Kamioi berri bi izango dituztela azaltzeaz gain, edukiontzien irlak sendotzea, […]