BIZI EUSKARAZ EGUNA | Aktiboak izateko deia jai giroan zabalduko dute larunbatean Otxandion
Izaskun Ellakuriaga Euskal Herrian Euskaraz-ek Otxandion egun osoko jaia antolatu du larunbaterako. Euskaraz Bizi Eguna ospatuko dute. Euskara bizitzea gure esku dagoela aldarrikatuko dute, besteak beste, gerturatzen direnek. Hizkuntzaren erabileran “aktiboak” izatea beharrezkoa dela azpimarratu dute antolatzaileek berba hauekin: “ Euskaraz bizitzea gure esku dago, baldin eta hiztun aktiboak bagara. Geldirik bagaude, isil-isilik, akabo. Mugitu […]