Botika bilketa egingo dute Elorriotik Venezuelara bidaltzeko
Mugalari Ahalik eta produktu gehien bildu asmoz, Elorrioko bi farmazietan zein udaletxeko beheko soilaruan utzi daitezke produktuak. Venezuelan bizi den elorriar baten ekimenez, azaroak 30etik abenduaren 22era bitartean egingo den botika bilketa babestu dute Elorrioko Udalak zein herriko eragile ezberdinek. Ahalik eta sendagai gehien lortzeko, kanpaina berezi bat abiatu dute astearte honetan Iturri Kultur etxean, […]