DURANGALDEKO MANKOMUNITATEA · Familientzako hitzaldia Zaldibarren
Datorren azaroaren 13an, 18:00etatik 19:30era, familiei zuzendutako hitzaldi interesgarri bat eskainiko da Zaldibarko eskolan, adikzioen prebentzioari eta haurrek eskolara joan nahi ez duten egoeren maneiuari begira. Hitzaldia Zaldibarko Eskolak eta Durangaldeko Mankomunitateak antolatu dute, eta Amaia Sarrionandiak zuzenduko du. Haur askok izan dezaketen antsietatearekin eta estresarekin lotutako gaiak jorratuko ditu. Adingabe batzuek eskolara joateari uko […]