Kultur Aniztasunaren aldeko jaialdia ospatuko dute ostiral honetan Elorrion
· Musikaz eta antzerkiaz gain, ‘Mundutik Elorriora, Elorriotik Mundura’ dokumentala estreinatuko da ostiralean, Arriolan, 18:30ean Duela urtebete, Elorriora etorri berrien inguruko lanketa martxan jarri zuen Elorrioko udalak. Besteak beste, heldu berrientzako Protokoloa edota Baliabideen Gida aurkeztu du hilabete hauetan zehar. Orain, berriz, Aniztasun Kulturalaren aldeko jaialdia antolatu du ostiral honetarako, abenduak 15. Ostiraleko jaialdia 18:30ean […]