Batzarra bihar Abadiñon putzu septikoen ordenantzaren berri emateko
Abadiñoko Udalak dei egiten die interesatuta dauden herritar guztiei etorri daitezen ordenantza horren gaineko argibide guztiak emateko egingo den batzarrera: datorren barikuan, hilak 12, 10:00etan, Traña-Matienako Errota Kultur Etxean. Putzu septikoak hustu eta horrelako puntzuak egin edo konpontzeko diru-laguntzei buruzko informazioa emango da.