EH BILDU: «Durango-Gasteiz-Durango autobus zerbitzuak hobekuntza nabarmenak izango ditu hurrengo kontratu esleipenean»
Durango, Izurtza, Mañari eta Otxandioko herritarrak luzaroan kexu izan dira Durango-Gasteiz-Durango autobus zerbitzuaren gabeziez; urte luzez egon dira herri horietako herritarrak autobus zerbitzu duin baten aldeko aldarrikapenak egiten. EH Bilduk beti defendatu izan du gure herri eta eskualdeak lotuko dituen garraio publiko eraginkorra behar dugula, herritarren eskakizunak beteko dituen zerbitzua izan behar dela garraio […]