Ametx Erakunde Autonomoak Ikasgelaren ohikoa den ordutegiari luzapena emango dio
Kontuan izanda urte honetarako eginda dagoen oposaketen deialdia; batez ere Osakidetzak egin duena, aurkeztuko diran opositoren kopurua aurreikusita, Ametx Erakunde Autonomoak Ikasgelaren ohikoa den ordutegiari luzapena emango dio. Larunbatetan arratsaldeko 16.00etatik 21.00era eta igandeetan 17.00tik 20.00etara luzatuko da ordutegia. Ordutegi berezi honetan Ikasgelara sartzeko atea Gazte-Txokokoa izango da.