Hilketa matxistagatik zigortutako gizon batek heriotza-mehatxua egin dio Pilar Rios berdintasun saileko presidenteari
Testua · Durangoko Udala Pilar Rios Durangoko alkateorde eta berdintasun saileko presidenteak heriotza-mehatxuak jasan zituen pasa den ostiralean Madalenako kafetegi batean. Mehatxugilea Felipe Ardanza da, Ofelia Hernandezen hiltzailea, une honetan baldintzapeko askatasunean dagoena. Durangoko 4. instrukzio epaitegiko epaileak, gaur goizean bertan, lau hilabeteko urruntze-agindua ezarri dio Felipe Ardanzari mehatxu-delitu bat egiteagatik. Gertaerak arratsaldeko zazpi eta […]