ATZO · Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak egokitzeko lanak hasi dira Amorebietan
Atzo hasi ziren Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoak egokitzeko lanak. Bulego hauek Udaleko beheko solairuan egongo dira. Gune zabal bat egongo da herritarrei emango zaien arreta hurbilekoa izan dadin. Zerbitzu berri honen helburua Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrekin duen harremana ahalik eta gehien erraztea da. Horretarako, bulego berrietan itxaron-gela bat egongo da, edozeinek erabili ahal izango […]