Zaintzan aritzen diren emakume migranteentzako ikastaroa burutu dute Elorrion
Ikastaroak iraun dituen 25 orduetan zehar, helburua izan da zaintzaren arloan gaitasun teknikoak handitzea eta emakume migranteen baliabideak haziaraztea. Elorrioko Udalak ‘Zaintza barik, bizitzarik ez’ ikastaroa martxan jarri zuen apirilean herriko hainbat eragilerekin batera. Ikastaro komunitario hori menpeko pertsonen zaintzaren arloan lanean diharduten emakume migratzaileentzako prestakuntza eta hausnarketarako gunea bilakatu da hamar saio ezberdinetan zehar. […]