SARE · «Orain konponbiderako, elkarbizitzarako eta bakerako unea da»
Testua · Sare Konponbiderako, elkarbizitzarako eta bakerako unea da. Parez pare ireki zaigu urteetan luzatu den sufrimendu egoera batekin amaitzeko aukera. Pasa den maiatzaren 4an bizitako egun historikoaren ostean, zabaldu den garai berri hau elkarrekin ziklo luze honi amaiera emateko aprobetxatu behar dugu, elkarrekin lan eginez, elkarrekin ditugun adostasunei lehentasuna emanez eta elkarrekin aurrera eginez. […]