Durangoko Udalak adinekoentzako 17 ikastaro eskainiko ditu, 500 lagun ingururentzat
Durangoko Udaleko Gizarte Ekintza arloak 17 ikastaro prestatu ditu, herriko adinekoei zuzendutako jardueren egitarauan; 500 plaza inguru egongo dira ikastaroetan. Arloko zinegotzi arduradunak, Pilar Riosek, azaldu duenez, “egitarau anitz honen bidez, zahartze aktibo eta osasuntsua bultzatu gura dugu, eta gure nagusiei lagundu gura diegu euren aisialdia egoki kudeatzen eta menpekotasun egoerak ahalik eta gehien atzeratzen”. […]