‘DURANGOKO FAMILIAK’ · «Handia (naiz)», Julen Orbegozo
Julen Orbegozo · Julen Orbegozo ‘Durangoko Familiak‘ taldekidea da Bi urte eta erdi dauzka Ekhik eta «ni handia naiz» esaten didan bakoitzean zauri ñimiño bat irekitzen zait bihotzean. Badakit, bai, haurren arteko jolasa baino ez da; hizkuntzarekin garatu dezaketen jolas horietako bat. Baina, gogorra egiten zait gure txikia handi egitea… Nik bere etapa ezberdinak luzatu […]