UDA KALEAN BIZI | Kubako doinu eta dantzak izango dira Durangon Folk jaialdian
Izaskun Ellakuriaga Larunbatean, uztailak 25, amaituko da Uda Kalean Bizi programa. Kriskitin dantza taldeak antolalatzen duen Durangon Folk jaialdiak emango dio amaiera San Agustin Kultur Guneak uztailean, kalean, eratzen duen egitarauari. Jaialdiko protagonista, Kubatik datorren Camagua taldea izango da. Kubako Camagua taldea 2011n sortu zen, 1981ean Fernando Medranok sortutako Maragun elkartetik, izan ere, elkarte hartan […]