Euskara klaseetara joan diren abadiñarrek irailean egin beharko dituzte diru-laguntza eskariak
Mugalari Urtero legez, Abadiñoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskara klaseetara joan diren herritarrei. 2014-2015 ikasturteari dagozkion eskariak egiteko epea irailaren 1etik 30era izango da, Argi Abad, Hezkuntza eta Euskara zinegotziak gaur adierazi duenez. Diru-laguntza eskabideak Abadiñoko Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira. Eskariarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu behar dira, eskatzailearen NANaren fotokopia, matrikula ordaindu izanaren […]