EGUTEGIA 2016 · Ibon Gorrotxategik Atxondoko Udalaren argazki lehiaketa irabazi du
Mugalari Argazki lehiaketak badauko saridun-zerrenda. Jakingo dozuenez, Atxondoko Udalak argazki lehiaketa antolatu dau 2016ko egutegian agertuko diren argazkiak aukeratzeko. Hamabost argazkilari aurkeztu dira guztira, gazte zein heldu, neska eta mutil, herrikoak eta kanpokoak. Epaimahaiak aukeratu ditu onenak eta datorren domekan, hilak 6, 13:00etan sariak banatuko ditugu udaletxeko balkoian, Nekazaritza eta Artisautza Azokaren egitarauaren baitan. Ondorengoak dira saridunak: 1.- Ibon Gorrotxategi […]