Zapatuan Durangoko Musika Hamabostaldiaren XXVII edizioa hasiko da
Mugalari Gaur goizean Aitziber Irigoras Durangoko alkateak eta Alfredo Sanz, Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa eta Musika Eskolako zuzendariak, Durangoko XXVII. Musika Hamabostaldiaren nobedadeak aurkeztu dituzte Kurutzesantu Museoan. Aurtengo edizioa larunbat honetan, azaroak 12, hasiko eta abenduaren 17ra arte luzatuko da. Aurtengo Durangoko Musika Hamabostaldiari larunbat honetan emango zaio hasiera eta azaroan zein abenduan emanaldi desberdinak izango […]