Balkan Paradise Orchestra eta Durangoko Fanfarre Sugarri, Haizetara 2017ko banda irabazleak
Haizetara 2017 arrakasta handiarekin amaitu da jada. Milaka pertsona hurbildu ziren Amorebieta-Etxanora parte hartu duten taldeen musikaz gozatzeko. Aurten emakumeek gehienez osaturiko taldeen edizioa izan da. Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamabigarren edizioaren lehiaketako sariak ondorengoak izan dira: Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Balkan Paradise Orchestra (Katalunia). 10000 euroko saria. […]