Mañarian eta Berrizen amaituko dituzte astegoienean Durangaldean Ondarearen Europako Jardunaldiak
Gerediaga Elkartea Datorren asteburuan, urriaren 28 eta 29an, bisita gidatu berriak izango ditugu Durangaldean, Ondarearen Europako Jardunaldietan. Aurtengo edizioko azken bi bisitak izango dira. Mañariko bizitza eta ekonomia baldintzatu dituzten paisaiek hartuko dute garrantzia larunbateko (urriak 28) ibilbidean. Oso erliebe karstikoa duten mendiak, herriko ekonomian eragin nabarmena izan duten harrobi eta zurgindegiak, eta herriko historiaren […]