Osteguna,
2024ko Azaroak14

MugaKultura

loader-image
Durango
11:20 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Archivo para Kultura

Herri batzorde bat sortuko dute Durangon euskararen erabilera aktibatzeko

por / 28 noviembre, 2017

Izaskun Ellakuriaga Euskaraldia izenburuarekin hizkuntza ohituretan eragiteko “11 egun euskaraz” egitasmoa aurkeztu berri dute Euskal Herri osoan. 2018. urtean abiatuko da egitasmoa eta hori prestatzeko herriz herri lantaldeak eratuko dira. Durangon, abenduaren 1ean, egingo da aurkezpena. Andra Mariko elipzean, 19:30ean, 11 egun euskaraz zer izango den azalduko dute. Aipatutako hamaika egunak 2018 amaieran egingo badira […]

Euskararen Egunerako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Elorrioko Udalak eta herriko eragileek

por / 28 noviembre, 2017

Ostiralean, Lutxo Egiak eta Pedro Zuberogoitiak hitzaldia eskainiko dute 18:30ean, Iturri Kultur Etxean, ‘Euskararen erabilera, norberaren hautua ote?’ gaipean. Abenduak 1eko Euskararen Egunaren baitan, Elorrioko Udalak eta herriko hainbat eragilek ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte elkarlanean. Hasteko, ostiralean, Udal Adierazpena berretsiko dute udaletxean, eta arratsaldean Lutxo Egiak eta Pedro Zuberogoitiak hitzaldia eskainiko dute 18:30ean, Iturri Kultur […]

Markeliñe talde zornotzarraren ‘Euria’ lanarekin bukatutako da Antzerkiño jaialdia Abadiñon

por / 24 noviembre, 2017

Abadiñoko Antzerkiño antzerki jaialdia azaroaren 26an bukatuko da Amorebieta-Etxenoko Markeliñe taldearen «Euria» lanarekin. Gizakiak bere ezintasunak gainditzeko dituen ahalmenaz diharduen lan horrek hizpide hartzen ditu pertsona maitatu batek alde egindakoan gertatzen diren gauzak. Emankizuna 18:00etan izango da Errota Kultur Etxean, eta sarrera euro bat kobratuko da.  

DURANGOKO AZOKA GUNEZ GUNE MUGALARIN · ‘Areto Nagusia’n 44 aurkezpen edukiko dituzte

por / 23 noviembre, 2017

Durangoko Azoka Azokako partaideen zabalkunde lanen aurkezpenek eta Gogoetaren Plazako solasaldi eta mahai-inguruek osatzen dute Areto Nagusiaren programazioa. Zabalkunde lanei dagokienez, guztira, 44 aurkezpen edukiko ditugu, denetarikoak: politika, gizarte gaiak, etab. Horien artean “Sormen Prozesua literaturan” mahaingurua edo hainbat libururen aurkezpenak egongo dira. Begiratu programan, ziur gaude zuen gustuko gaiak aurkituko dituzuela. Gogoetaren Plazak, laugarren […]

EBALIXU: «‘Urratsak euskeraz konpleju barik’ lemapean, 4 kilometroko herri lasterketa egingo dugu»

por / 23 noviembre, 2017

Testua: Ebalixu Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean,  herri lasterketa egingo dugu Elorrion bigarren urtez. Urratsak euskeraz konpleju barik lemapean, 4 kilometroko ibilbide bat egingo dugu herrian zehar. Eguerdiko 12:00etan hasiko da lasterketa plazatik, eta aurretik izena eman gura duenak, lotura honetan dago horretarako aukera. Egunean bertan ere eman ahalko da izena, 11:00etatik aurrera. Orduantxe hasiko gara dortsalak banatzen. […]

52. DA! · Durangoko Azokak abenduaren 6tik 10era sormenaren lurraldera bidaiatzea gonbitea luzatu du

por / 22 noviembre, 2017

Durangoko Azokak abenduaren 6tik 10era sormenaren lurraldera bidaiatzea gonbitea luzatu du. Badator eta gogotsu! 400 nobedade izango ditu Azokak: 257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo eta 27 bestelako. Durangoko Azokaren aurkezpena atzo Plateruenan. · ARGAZKIAK · Iban Gorriti 129 partehartzaile egongo dira, 16 autoekoizle, 240 stand. Euren informazioa ikusteko: http://www.durangokoazoka.eus/eu/aurtengo-eskaintza 200 ekitaldi baino […]

1 587 588 589 590 591 708

Bilatu