Euskal Herri osoko milaka ikaslek emango diote hasiera Durangoko Azokako 53. edizioari
Durangoko Azokako 53. edizioak bere ateak irekiko ditu bihar, abenduak 5, bost eguneko kultur maratoiari hasiera emateko. Bost egunez, kulturzaleek 200 ekitaldiz osatutako egitarauaz gozatu ahal izango dute, Azokako zazpi guneetan. Landako gunean, 247 erakusleiho izango dituzte, 439 nobedaderekin: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari eta abar. Landako Guneko ateak goizeko 10:30ean irekiko dira. Iaz […]