Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren aurrerapen bat Elorriora helduko da
· Iraileko 28tik 30ra, genero berdintasuna, giza eskubideak edota kulturartekotasunari buruzko filmak ikusi ahalko dira Elorrioko Arriola Antzokian Pasibotasunaren aurkako antidoto bat. Horrela aurkezten da hastear dagoen Bilboko ‘Film Sozialak’ Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia. Ekitaldi nagusia urriko 17tik 24ra izan arren, Arriola Antzokiak 11. edizioaren programaren aurrerapen bat jasoko du. “Bizi garen garai honetan, nartzisismoa, demagogia eta […]