MIREIA ELKOROIRIBE: «Gaur, bihar, etzi… Durangaldean euskaraz bizi»
Mireia Elkoroiribe Gaur Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko hainbat ordezkari politiko eta tekniko batu dira, Durangaldeko Behargintzaren egoitzan euskararen aldeko irakurketa bat egiteko asmoz. Urtero-urtero, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du. Baina, aurten, egun bakarreko aitortzatik haratago, urteko 365 egunetan egin beharreko erabilera aldarrikatu nahi izan du Durangaldeko mankomunazgoak. Aldarrikapen hori gorpuzteko, Durangoko […]