‘Abadiñoko zure txoko kutuna’ izango da 2020 herriko egutegiko argazki lehiaketaren gaia
Abadiñoko Udalak deialdia egin du 2020ko egutegirako argazki lehiaketarako. Lehiakideek Abadiñoko euren txoko gogokoenen argazkiak aurkeztu behar dituzte, eta aurkeztutako argazkien artean aukeratutako hamabi irudiekin osatuko da 2020ko udal egutegia, herritarren artean dohainik banatuko dena. Abadiñoko leku eta inguruen argazkiak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 30era arte. Parte-hartzaile bakoitzak lau argazki aurkeztu ditzake gehienez, eta […]