Durangoko Bizenta Mogel bibliotekak bere zerbitzu gehienak berrirekiko ditu astelehenean
Deseskaladaren Fase aldaketarekin batera, Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekak espazio berriak irekitzeko aukera izango du datorren astelehenetik aurrera. Betiere segurtasun neurriak errespetatuz, erabiltzaileek bildumetara joateko aukera izango dute, eta etxera eraman nahi duten materiala kontsultatu eta aukeratu ahal izango dute. Gainera, ikasgelak irekiko dira. Oraindik ere aforoa murriztuta egongo da eta maskara eta gelaren erabilera […]