Pailazo ikuskizunak eta Ekuru durangar musika taldea, ‘Uda Kulturaz Blai’ren bigarren asteburuan
Uztailak aurrera egiten duen heinean, ‘Uda Kulturaz Blai’ kultur programazioak ere aurrera darrai. Irailera arte 38 ikuskizun eta 59 jarduera garatuko dira, eta asteburu honetan pailazoak eta musika izango dira nagusi herriko txoko ezberdinetan. Ostegun honetan Tomasen Abenturak konpainiaren ‘Azken Balea’ ikuskizuna eskainiko da Landako Eskolako jolasgunean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Ordu berean, eta jendea […]