Durangoko Euskaraldiaren lokala zabalik bihartik aurrera Zumalakarregi kalean
2018ko edizioan bezala, aurten ere Euskaraldiko lokala zabalduko dute Durangon. Oraingoan, espazioa Zumalakarregi kalea 2 helbidean dago, Naranja denda zegoen lekuan. Aurtengo edizioan Euskaraldiko izen-ematea internet bidez egitea sustatu gura dute, hori delako seguruena bizi dugun sasoi honetan. Dena dela, inork arazorik badu, Euskaraldiko lokalean izena emateko aukera egongo da. Lokalak herritarrei informazioa emateko gune moduan […]