Pandemiaren zailtasunen gainetik, 2.550 pertsona bildu ditu Durangoko ‘Kultur Aro’k
Durangoko Udalak balantze «positiboa» egin du udazkenean herriko hainbat txokotan egin den ‘Kultur Aro’ programari buruz. Aurreikusitako 43 jardueretatik 21 baino ezin izan dira egin arrazoi ezberdinengatik, baina kultur zikloan 2.553 pertsona bildu dira. Emaitzak bildu ondoren, Juan Antonio Bueno eta Mikel Uriguena zinegotziek Durangon izandako harrera onari balioa eman nahi izan diote: […]